MUk ezin Universidad de Valladoliden kontra: 67-81

Julen Iriondo 2016ko aza. 26a, 21:07

Arrasatearrak atzetik joan dira neurketa osoan, eta azken laurdenera arte aldea handiegia izan ez den arren, laugarren horretan amore eman behar izan du taldeak. Laugarren porrota dute jarraian.

Lehen laurdena bost puntu atzetik, hiru gehiago atsedenaldian (37-45) eta beste bi hirugarren laurdenaren amaieran. Alde txikiekin, baina laurden guztietan kanpokoak nagusi. Fisikoki oso talde indartsua da gaztelarra, talde luzea, gainera, eta erritmo bizian jokatzen dute.

Valladolidekoak fin aritu dira saskiratzerako orduan hasieratik, eta batez ere lehenengo zatian. MUren entrenatzaile Josu Larreategik ez zion hori bere taldearen defentsa lanari egozten, kanpokoek asmatu izanari baizik. Jaurtiketa libreak izan dira neurketako beste gakoetako bat: "Etxeko partidu denetan gure asmoa izaten da beti ahal den agudoen bonusean sartzea eta jaurtiketa libreetan asmatzea, baina hori gaur eurek egin digute guri", zihoen Larreategik; hemezortzitik hamabost jaurtiketa libre sartu dituzte. Epaileen lanarekin ere ez zen konforme.

Azken lau neurketak jarraian galduta, datorren astean Zarautzen kantxan jokatuko dute Arrasatekoek, aukera ona izan daiteke bolada txarra eteteko, Arrasatekoen entrenatzailearen hitzetan: "Gure mailako taldea da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak