GuraSOS mugimenduak manifestazioa deitu du biharko, Donostian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 25a, 12:16

Bihar, 17:00etan, GuraSOS mugimenduak manifestazioa deitu du Donostian, erraustegia eraikitzeko asmoaren aurrean "irtenbide adostua lortzeko helburua izanik".

GuraSOSetik azaldu dutenez, "GuraSOSen hondakinen gaiaren inguruko bide-orria babestu, erraustegiaren lizitazioak gelditzeko eskatu eta eta gai honen inguruan adostasuna lortzeko oraindik garaiz" daudela aldarrikatzea da manifestazioaren helburua. Leloa, "Gipuzkoa +: eman bidea osasuna eta adostasunari", izango da.

"Martxan jarriko den plan berria parte-hartze prozesu bat izatea eskatzen dugu. Herritarrek datorren plan berriaren gainean erabakitzeko eskubidea izan dezaten, gure seme-alaben etorkizuna eta osasuna bermatzea delako gure helburua", azaldu du GuraSOS mugimenduko Joxe Mari Izetak.

Debagoiena Zero Zaborrek parte hartzeko deia luzatu du

Debagoiena Zero Zaborrek ere manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. "Debagoienean %80ko gaikako sailkapen tasa lortu dugu. Bi sistemekin, gainera, ikusi da tasa horretara heldu garela. Gure eredua Gipuzkoako udalerri guztietara heldu daiteke, beraz. Horregatik, erraustegi eta zabortegi beharrik ez dugu ikusten" azaldu du Debagoiena Zero Zaborreko Itsaso Beitiak. Horrela, bihar, zapatua, Donostia egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak