Euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko XIV. Laburbira antolatu du Topaguneak, eta sortzaileek abenduaren 16ra arteko epea dute lanak bidaltzeko. Euskarazkoak, 2014tik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta hemezortzi minututik beherakoak beharko dute.
Antolatzaileek urtarrilean aurkeztuko dute martxoaren 9tik apirilaren 12ra egingo duten Laburbira zirkuiturako aukeratutako lanen zerrenda. Iaz zortzi film labur aukeratu zituzten eta 27 herritan izan ziren ikusgai. Argibideetarako jo leire@topagunea.eus helbidera.
Kameratoia lehiaketa
Euskarazko sortzaileei bultzada emateko Kameratoia lehiaketa ere antolatu du aurten Topaguneak. Durangoko Azokako Irudienea gunean izango da abenduaren 3tik 6ra. Piztu piztia! lemapean barruko piztia askatzera animatu gura dituzte 18 eta 35 urte bitarteko gazteak. Atzo, eguena, amaitu zen izena emateko epea.