Eguraldi iragarpenen arabera, Kantauri isurialdeko zenbait puntutan, metro koadroko 60 litro baino gehiago pilatuko dira gaur. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du eta oso ugaria eta iraunkorra izango da.
Hurrengo egunetarako iragarpena
Euskalmetek honelako iragarpena egin du biharko eta etzirako:
Eguena 24
Goizaldean zerua hodeitsu egongo da eta goizean hodeiak gutxitu egingo dira, zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratzen joango da. Han-hemenka prezipitazio txikia egin dezake goizaldean. Elur-kota 1.200-1.400 metro inguruan egongo da goizaldean. Mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da goizaldean, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin kostaldean. Goizean goiz hego/hego-mendebaldetik finkatuko da ahul-bizia, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira, bereziki Kantauri isurialdean. Arabako zenbait tokitan izotz txikia egin dezake.
Egubakoitza 25
Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da eta egunaren bukaeran erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira hegoaldetik. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, goizaldean bolada gogor batzuekin haizeguneetan. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Barnealdean izotz txikia egingo du, bereziki Araban.