20. minutuaren bueltan iritsi zen etxekoen lehen gola eta handik minutu pare batera heldu zen bigarrena. Atsedenaldira 3-0 joan ziren. Bigarren zatian, berriz, jokoak behera egin zuen. Mondra saiatu zen Arizmendi-UDAren atera iristen baina ez zuen arriskurik sortu. Eta kanpokoak gola egiten saiatzen ari zirela, Arizmendi-UDAk beste bi gol egin zituen. Golegileak izan ziren Lore Etxeandia eta Ane Vicente bina golekin eta Eider Altube. Hala, ligako lehen bueltako partidu guztiak irabazita bukatu du Arizmendi-UDAk eta sailkapen buruan dago bigarren dagoen Mutrikuri bederatzi puntu aterata.