EH Bilduren Batzar Nagusietako bozeramaile Xabier Olano “gertu” azaldu da Aldundiarekin “ados jartzeko”, bi baldintza betetzen badira: “batetik, murrizketa sozialak bertan behera uzten badituzte, eta, bestetik, enplegu duina sustatzeko neurri zehatzak bultzatzen badituzte. Horretarako, aberastasunaren birbanaketa politikek garrantzi estrategikoa dute”.
EH Bilduk esan du azaroaren 25erako helaraziko dizkiola Foru Gobernuari bere ekarpen nagusiak, eta EAJren eta PSEren erantzunaren arabera erabakiko duela 2017ko Aurrekontuari Osoko Zuzenketa aurkezten dion ala ez.
Bihar EAJrekin batzartuko da
Erronda bukatzeko, bihar, egubakoitza, EAJko batzarkideekin egongo da Markel Olano. Joan den astean Batzar Nagusietako beste alderdiekin egon zen; zehazki, Alderdi Popularrarekin eta Podemos-Ahal Dugurekin.
Foru aurrekontu proiektua abenduan da bozkatzekoa. Ustekabe handirik egon ezean, onartu egingo da, EAJren eta PSEren aldeko botoekin.