Gure Esku Dago ekimenak batzar irekia egingo du, Bergaran

Ubane Madera 2016ko azaroaren 15a

Ekainaren 5eko herri galdeketaren boto zenbaketa.

"Ekainaren 5eko herri-galdeketako datu esanguratsuak bistaratu, eta balorazio labur bat; 2016-2017ko kurtsorako egitasmoak; ibilbidearen amaierara arteko (2019) pauso garrantzitsu batzuk"; hiru puntuok lantzeko batzar irekia deitu du biharko, eguaztena, Debagoieneko Gure Esku Dago ekimenak. 19:00etan da hitzordua, Bergarako Irizar jauregian. 

"Herritarrok elkarrekin hasitako bide honen nondik norakoak azaldu nahi ditugu bilera labur honetan", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak