Moriarti Produkzioak-ek hainbat euskarazko film ekoiztu ditu, besteak beste: Kalebegiak, Loreak, 80 egunean… Baita beste hizkuntza batzuetan ere, ingelesez edo gaztelaniaz.
Ikus-entzunezko edo filmen zuzendaritza, gidoigintza, edukiak, bideoak… eskaintzen ditu eta telebistarako zein zinemarako eta beste euskarri batzuetarako lan egin ohi du.
Aitor Arregi oñatiarra da Moriarti Produkzioak-en kideetako bat. Kide hauek osatzen dute Moriarti Produkzioak-en taldea: Jon Garaño, Xabier Berzosa, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Asier Acha eta Jorge Gil Munarriz.
Gaur eman dute sariaren berri, Foru Aldundian.
Diputazioak aitortu nahi du sari hionekin, ikus-entzunezkoen esparruan euskaraz egiten ari den ibilbidea eta, bereziki, "euskarazko zinemari nazioartean bide bat ireki" izana.
Loreak filma da ekoiztetxe honen lanik nabarmenena edo aitortza sari handiena lortu duena. Hain justu ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Berdintasuneko zuzendariak, Mikel Irizarrek, gaur saria iragartzerakoan nabarmendu du Moriartik "oso produktu duinak eta lehiakorrak baliabide mugatuekin egin ohi dituela eta eredu bikaina dela Abbadia Saria jasotzeko.
Abbadia Sariak ez du diru saririk banatzen. Artelan bat izaten da saria. "Gipuzkoar artista berri eta nabarmentzen" ari den baten artelana, Irizarrek esan duenez. Aurten, Izaskun Alvarez oiartzuarra da artista hori. Oraingoan, gainera, lana propio egingo du saritua nor den jakinda.
Abenduaren 1ean banatuko da Abbadia Saria 19:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundian, Donostian.
Mikel Irizar eta Imanol Lasa foru gobernuaren bozeramailea, gaurko agerraldian.