Hona hemen Debagoieneko Mintzalagunek egindako kronika:
Elorriko baserri landa inguruak ondare historiko eta arkitektonikoetan aberatsa dauka. Denok harritu ginen bertako edertasunaz eta gustura entzun gehituen bisita gidariaren azalpenak ere. Hala ere, oso urrutira joan gabe, Zenita auzora bisita egitea beti da plan egokia. Ibilbide hau ibilbide berdea da.
Lourdesko Ama ikastetxean hasi eta Zenita auzoan barrena ordu biko osteratxoa eginez auzoko ondare ederra ezagutzeko aukera izan genuen. Elorrioko baserri auzoak antzinako eraikinak eta aberastasun ugari gordetzen dituzte: errotak, harrizko baserri ikusgarriak, garbilekuak, ur sulfurodun iturria Uratsa izena duena. Ur hauxe dastatu, bertako buztina ere ukitu eta azalean jarri genituen.
Eta azkenik, Argiñetako nekropolia ere ikusgarria da. VII-IX. mende arteko kareharrizko 21 hilobik eta kristau aurreko bost hilarriek osatutako nekropolia. Euskal Herriko hilobi-monumentu garrantzitsuenetarikoa da. Honenbestez, bertara ume eta guzti gerturatu zaitezkete. Bukatzeko, hurrengo Debagoieneko asteburuetako ekintzen barruan, Leizetxikira irteera antolatuko dugu eta maiatza inguruan, Mintza eguna Txorierrin ospatuko dugu.