Lili Gonzalezen gidaritzapean 60 lagunek parte hartu zuten ikuskizunean. Pagaldarirekin izandako hartu-emanaren ondorioz sortutako elementuak erakutsiz hasi zuten emanaldia. Argi gutxi eta isiltasuna izan ziren protagonista. Ostean, talde bakoitzak bere ekarpena egin zuen: ipuin kontaketa, bakarrizketa, musika emanaldia, dantzaldiak, flamenko eta gitarra doinuak... "Isiltasun leunenetik gogorreneraino doan ikuskizuna da. Maitasunez egindakoa. Mari Josek erakutsi zigun bideari jarraipena ematen diona", esan du Gonzalezek.
Omenaldi puntuala izan ote den galdetuta, hauxe erantzun du: "Batek daki. Ez dakigu omenaldiak norainoko bidea izango duen. Aztertu beharko dugu".