Ordainduko kideen esanetan, Telleria antzuolarra izanik, "lehen eskutik ezagutzen du Arrasateko kooperatibismoa" eta batzarra "oso giro adeitsuan" egin zuten.
Ordaindutik aurreratu dutenez, "MCCk elkarrizketarako eta negoziaziorako bidea ireki dezan daukagun eskubidea aitortu" zien Telleriak.
Bestetik, "prestatzen ari garen legez besteko proposamena onartzeko EAJren prestutasuna" aipatu zuela esan dute eta proposamena idatziz eramateko ere eskatu ziela, "irakurtzeko aukera izan dezaten". Hori horrela, proposamena "alderdi guztiei idatziz emateko asmoa" dutela gehitu dute Ordaindutik, eta alderdien iruzkinak jaso ondoren, behin betikoa aurkeztekoa.
Ordainduk eta Eskuratuk dituzten eskariak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Batzordean aurkezteko aukera ere luzatu zien Telleriak, Ordainduko kideen esanetan.