JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoengatik, esaterako, Txoria txori, Gure bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak.
Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa erakusketa, artistaren ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi, musika eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hmarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzera emateko helburuarekin.
Arantzazuko Gandiaga Topagunean dago ikusgai azaroaren 27ra arte.