Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, 17.30ean gertatu da istripua, GI 2630 errepidean, San Prudentzio eta Zubillaga artean. Esandako moduan bi autok jo dute elkar eta hiru zaurituak, emakumezko bat eta bi adin txikiko, Arrasateko ospitalera eroan behar izan dituzte, bi anbulantziatan. Artatu dituzten unean kontziente zirela gehitu dute Ertzaintzatik.
Istripuak trafikoan eragina izan du eta oraindik motela bada ere, bi norabidetan normaltzen doala aurreratu dute.