Beasain-Durango errepidea itxi egingo dute asteburuan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko azaroaren 10a

GI-632 errepidea, Kanpazar barrena doana, itxi egingo da Bergarako noranzkoan, asteburuan, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Seinaleak eta balizak hobetzeko lanak egiteko, datorren azaroaren 12 eta 13an, GI-632 Beasain-Durango, Kanpazarren barrena doan errepidea itxi egingo da 12 eta 15 kilometro puntuen artean, Bergarako noranzkoan. Mozketak 08:00etatik 20:00etara egingo dira larunbatean eta igandean eta zirkulazioa Deskarga gainetik desbideratuko da (GI-2632).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak