Ainhoa Garmendia: "Bergaran ikusiko da nor geratuko den kanpoan"

Ezkerretik hasita Sarobe eta Urien, eta Lopetegi eta Garcia bikoteak. Argazkia: Gipuzkoako Pilota Federazioa

Hamabi bikote lehiatuko dira zapatuan (15:30ean hasita, Munizipalean) Emakumeen Paleta Gomazko Txapelketako hirugarren jardunaldian. Lehenengo fasean bost jardunaldi jokatuko dituzte; hala, Bergarakoa ez da erabakigarria izango, baina Ainhoa Garmendiak dioen moduan, asko argituko dira gauzak.

"Oraindik edozer gerta daiteke. Bergaran ez dugu ikusiko nork irabazi behar duen txapelketa, baina nahiko garbi geratuko da ze bikotek ez duen aurrera egingo". Kantxan ez da debagoiendarrik egongo: "Baina Bergaran hiru neska dabiltza palan, eta pozgarria da. Positiboa da txapelketa Bergarara ekartzea, jendeak ikus dezan emakumezkoak honetan ere bagabiltzala", dio Garmendiak: "Gainera, oso frontoi polita da". Txapelketa duela hamaika urte sortutako Emakumea Pilotari izeneko proiektuko beste urrats bat da. "Aurrerapauso handiak egin dira, baina tinko jarraitu behar dugu lanean, asko dago egiteko". 

Bikoteen osaketa:

Senior mailan:

 

Etxegia/Irigoien - Gartzia/Lopetegi 

Bigarren maila

Goikoetxea/Arrieta - Senperena/Mendizabal

Lehenengo maila

Rodas/Arrillaga - Aldai/San Sebastian

Bigarren maila

Irati Otaegi/Mendizabal - Murua/Arozena

Lehenengo maila

Eider Otaegi/Erasun - Ciganda/Gabirondo

Bigarren maila

Araiztegi/Maiza - Garmendia/Eizmendi

Lehenengo maila

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.