Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Ramon Saizarbitoriari

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 8a, 15:46

Idazle donostiarraren "obra oparo eta berritzailea, eta euskara batuaren alde egindako lana aitortu" nahi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Gobernu Kontseiluak erabaki du Ramon Saizarbitoriari (Donostia, 1941) ematea Gipuzkoako Urrezko Domina, lurraldeko bereizgarririk gorena. Bi alorretan egindako merezimenduak aitortu nahi dizkio Foru Aldundiak horrela, Gipuzkoako gizartearen izenean: euskara batua euskararen eredu estandar gisa jakintzaren, komunikazioaren, kulturaren eta, oro har, gizarte bizitzaren alor guztietan finkatzeko egindako lana; eta euskal literatura modernoari egindako ekarpena. “Bizirik diren euskal idazleen artean emankorren eta jorien artean dago zalantzarik gabe; hau aski litzateke domina berari emateko. Baina euskal idazle izateko jokamolde baten aitorpena izan nahi luke ere bereizgarri honek, ezer baino lehenago: euskara batuari bidea zabaldu zion kultur belaunaldi baten aitorpena”, azaldu du Imanol Lasa foru bozeramaileak.

Giro nahasi eta eztabaidaz betetakoan, “1964ko belaunaldi deitutako idazle gazte talde batek” jokatutako paper erabakigarria ekarri du gogora Lasak, “euskara batuaren berehalako gauzatzea eta etorkizuneko bizitza ziurtatzeko. Ramon Saizarbitoria belaunaldi hartako idazle nabarmenena izan zen, euskara batua literaturgintzarako eta, oro har, kultur egintzarako tresnatzat hartu zuten aitzindarietako bat, konpromiso intelektual argi batez gain, engaiamendu pertsonal zorrotz eta eragile bat erakutsita”.

Urrezko domina jaso dutenen zerrenda:

- Jose Miguel Barandiaran (zendua 21-12- 91)   30-07-82

- D. Manuel Lekuona Etxabeguren (zendua 30-07.87)   28-03-83

- Donostiako Orfeoia 03-12-85

- Eibarreko Armaginen Eskola 24-01-87

- Carlos Santamaria Ansa (zendua 30-12- 97)   26-03-91

- Euskaltzaindia  04-10-94

- Jorge Oteiza (zendua, 9-04-2003) 2-06-98

- Eduardo Txillida (zendua 19-08- 2002) 2-06-98

- Juan Mari Arzak 2-06-98

- Iñaki Gabilondo 16-12-2003

- Juan Zelaia (zendua 10-08- 2016) 16-12-2003

- Jose Maria Setien 16-12-2003

- Mentxu Gal Orendain (zendua 12-03-2008) 8-03-2005

- Jose Maria Ormaetxea Uribe-Etxebarria/ Arrasateko mugimendu Kooperatibista. 8-03-2005

- Alfonso Gorroñogoitia / Arrasateko mugimendu Kooperatibista 8-03-2005

- Xabier Arzalluz 13-12-2005

- Pedro Luis Uriarte13-12-2005

- Carlos Garaikoetxea 13-12-2005

- Pedro Miguel Etxenike 26-12-2006

- Itziar Astiazaran 26-12-2006

- Andoni Egaña 26-12-2006

- Angel Olaran14-12-2010

- Nestor Basterretxea (zendua 12-07- 2014) 25-06-2013

- Benito Lertxundi 3-06-2014

- Juan Antonio Urbeltz 18-12-2015

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak