EHUko eta Bigarren Hezkuntzako azpikontratako garbitzaileen greba, egubakoitzera arte

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 7a, 12:24

ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOOek gaurtik egubakoitzera arte greba egiteko deialdia luzatu dute Hezkuntzako azpikontratako garbitasuneko langileei. Guztira 1.500 langile inguru dira, eta Debagoienean ere mobilizazioetarako deia egin dute.

Hitzarmenaren iraupena 2014ko abenduan amaitu zen, eta alorrean ordezkaritza duten bost sindikatuek, ELA( %40.24), UGT (%24.39), LAB (%13,41, ESK ( %10,98) eta CCOO (% 10,98) eta enpresek negoziaketa mahaia osatu zuten  2015ko maiatzaren 12an.

"Enpresek urte eta erdi honetan negoziaketa blokeatu dute proposamen sindikal guztiak atzera botaz. Enpresen jarrera erabat probokatzailea da eta kolektiborako errespetu falta handia agertzen du: prekarietatea dakarren lanaldi partzialeko kontratuak egiten jarraitu nahi dute eta soldata igoera absentismo indizera lotu. Enpresa berak dira langileen osasuna okertzeko erabakiak hartzen dituztenak egunez egun lan karga handituz: lanpostuak amortizatuz, bajak ez ordezkatuz eta ratio gero eta handiagoak ezarriz", adierazi dute sindikatuek.

"Lan duina aldarrikatzen dugu: galdu dugun erosmen ahalmena berreskuratu eta lanaldi partzialak osatzeko bermak", azaldu dute.

Mobilizazioak eta elkarretaratzeak ibarrean:

Gaur, bihar eta eguenean mobilizazioak egingo dituzte Bergaran (15:00etan Ipintza insititutuan).

Bihar, azaroak 8, elkarretaratzea egingo dute Arrasaten, 17:30ean, Maalako biribilgune zaharrean.

Gainera, eguaztenean eta egubakoitzean manifestazioak egingo dituzte Donostian (11:30ean).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak