Screamers and Sinners taldeak zirkuan grabatutako bideoklipa ikusgai dago

Mirari Altube Arrese 2016ko azaroaren 7a

The revenge of El Sacamantecas diskoko lehen bideoklipa gertu dauka Screamers and Sinners taldeak. Cannonball Joe abestia Arrasateko zirkuan grabatu zien Ander Monedero arrasatearrak eta adiskide askoren laguntza izan zuen taldeak.

Aretxabaletako, Arrasateko eta Astrabuduako kideekin osatutako taldeak bigarren diskoa kaleratuko du Drunkabilly disko etxearekin. Gabon ingururako gertu izatea gurako lukete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak