Xabier Fernandez 'Purito'-k ezin izan du Race Turismos txapelketa borobildu, matxura batengatik

Miren Arregi Amasorrain 2016ko aza. 6a, 19:52

Zirkuituetan aurten egindako debuta borobiltzeko azken pausoa baino ez zitzaion gelditzen Xabier Fernandez Purito arrasatearrari. Hain justu ere, gaur, Madrileko Jarama zirkuituan jokatu da Race Turismos txapelketako azken lasterketa eta Puritok lasterketetan aurrealdeko postuetan ibili besterik ez zuen txapela poltsikoratzeko. Bada, autoan matxura bat izan du eta ez du lasterketa hasterik ere izan.

Race Turismos txapelketa barruan bi multzo daude, potentzia desberdinetako auto guztiak multzo berean egon ez daitezen. Purito bigarren dibisioan aritu da Seat Leon autoarekin eta gaur 24 pilotu ziren kategoria horretan lehiatzekoak. Arrasatearra zen bere kategorian faboritoa, 100 puntu batuta. Atzetik zuen Maximo Sant 88 punturekin, beraz, lasterketatan aurreko postuean ibilita, txapela poltsikoan izango luke.

Matxura hasi aurretik

Bada, lasterketa hasi aurretik izan du matxura autoak: "Sekulako amorrua eman dit. Hor ibili gara autoa konpondu guran, piezak aldatzen... Baina ez dugu lortu zer zuen jakiterik", adierazi du penaz Fernandezek. Eta gaineratu du: "Beste pilotuak nola ibili diren ikusita eta gu zela prestatuta geunden jakinda, txapelketa gurea zen seguru". Azkenean, hirugarren postuarekin konformatu behar izan du arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak