Produktuetarako bonuak 20 euroko kostua izango du, eta 30 euroko erosketak egiteko balioko du. Ikuskizunetarako bonuaren prezioa, berriz, 15 euro izango da, eta sarrerak erosteko erabiliko da, 25 euroko balioagatik. Bonuak urtarrilaren 15era arte erabili daitezke produktuen kasuan, eta apirilaren 14ra arte ikuskizunen kasuan.
7.000 bonu jarriko dira herritarren esku produktu kulturalak erosteko, hala nola musika edozein euskarritan, filmak eta liburuak –testu liburuak, ikasketa liburuak eta liburu profesionalak izan ezik-. Bonu horien erdia euskarazko produktuak erosteko izango dira, eta gainerakoak beste edozein hizkuntzatako produktuak erosteko. Horiez gain, beste 7.500 bonu egongo dira zuzeneko ikuskizunez, musika, antzerkia edo dantzaz gozatzeko.
Aldundiak 145.000 euro jarriko ditu Kultura Bonurako, eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioarekin lan egingo du kanpaina honetan. Kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek azaroaren 11 baino lehen egin behar dute atxikipen eskaera; beraz, oraindik ez dakigu zenbat establezimenduk parte hartuko duten. Hala ere, aurreikusten da Gipuzkoa osoko 60 bat saltoki eta antzokik parte hartuko dutela.