Hamar mila metro solidario, Antxintxika Krosean

Xabier Urtzelai 2016ko aza. 3a, 14:50
Lasterketa sei alditan irabazi duen David Gartzia da faborito nagusia.

Zapatuan egingo dute Antxintxika Krosaren 12. edizioa, eta aste barruan dagoeneko ia 400 lagunek emana zuten izena kirolprobak.com atarian –gehienez 600 lagunendako tokia dago–. Hala, parte-hartze kopuruari dagokionez urteroko arrakastarekin ekingo diote ehunka atletek bihar 10.000 metroko lasterketa.

Azken urteotan moduan oraingoan ere Antxintxikakoek proba antolatzearekin batera bat egin gura izan dute helburu sozial batekin, eta izenemate bakoitzeko euro bat Fundame elkartera bideratuko dute, atrofia espinala ikertzen jarrai dezaten.

15:00etan gaztetxoak 

Arratsaldea girotzen joateko Bergaran bertan gaztetxoendako lasterketak antolatuko dituzte, baina hitzordu nagusia 16:30ean hasiko dute, Plaentxin. Eta hor, ikusteko dago atleten artean ze korrikalari nabarmentzen den. Printzipioz lasterketa sei aldiz irabazi duen David Gartzia durangarra [Ikus 4. orria] da faborito nagusia, lasterketari neurria bikain hartu dio. 

Ordutegiak:

• 15:00etan Bergarako kaleetan gaztetxoendako lasterketak izango dira. 

• 16:30ean Soraluzetik hanbike modalitatekoak abiatuko dira.

• 16:45ean Soraluzetik patinatzaileak abiatuko dira. 

• 17:00etan Soraluzetik korrikalariak abiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak