Bruno Schererren Porschea izan da Udalako igoerako turismorik azkarrena

Xabier Urtzelai 2016ko urr. 29a, 19:24

Frantziara joan da Udalako Lehenengo Igoerako txapela, Bruno Scherer pilotuaren Porsche ikusgarria izan da-eta turismotan azkarrena. Monoplazen kategorian, berriz, Garikoitz Floresen CM autoak egin du Udalara inoiz egin den igoerarik azkarrena; minutu eta erdi pasatxoan igo da Arrasateko auzora (1.37.821). Hemen bideo laburpena, asteazkenean (22:00) Harmailatik saioak laburpen zabalagoa eskainiko du. 

Eguraldia lagun, lehenengo Udalako Igoerak pozik utzi ditu automobilismo zaleak eta antolatzaileak, lasterketa arazo barik eta aurreikusi baino azkarrago egin ahal izan dutelako. 32 pilotu batu dira irteera puntuan, eta kategorietako batean erabakitzeke zegoen txapela, Tarsicio eta Markel Cestafe bergarra zebiltzan-eta zein baino zein gehiago. Tarsiciok abantaila zuen sailkapenean, Bergarakoa sailkapen hori azken lasterketan iraultzera irten da, baina arazo mekanikoak izan ditu Mitsubishian, eta bertan behera utzi behar izan du proba. Horrenbestez, Tarsicio da mendiko sariko Euskadiko txapelduna.

Monoplazetan Xabier Lujua eta Garikoitz Flores izan dira zein baino zein gehiago, eta 3 segundoko aldearekin nagusitu da Flores, eta turismotan, berriz, Igor Urienen (Citroen AX), Iban Tarsicioren (Mitsubishi EVO) eta Bruno Schererren (Porsche 997 GT3) borrokan frantziarra izan da nagusi.  

Ibarrekoak euren klaseetan nagusi

Auto potoloen borrokarekin batera, baina, beste lehia asko izan dira, eta hor aipatzeko moduko lana egin dute askok. Aitor Frutos (Renault Clio Sport) eskoriatzarra 2 klaseko onena izan da, eta Gorka Idigoras (Renault Clio Sport) nagusitu da 3 klasean.

Sailkapenak, kategorien arabera:

1 klasean: Iñaki Racamonde (Citroen AX Sport).

2 klasean: Aitor Frutos (Renault Clio Sport).

3 klasean: Gorka Idigoras (Renault Clio Sport).

4 klasean: David Pelaez (Citroen AX A1/2).

5 klasean: Igor Urien (Citroen AX).

6 klasean: Bruno Scherer (Porsche 997 GT3).

8 klasean: Garikoitz Flores (BRC B49).

9 klasean: Luis Perez (BMW E21).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak