''Puntako ziklistak espero ditugu Arrasateko ziklo-krosean''

Xabier Urtzelai 2016ko urr. 29a, 11:59
Ezkerretik hasita Roberto Alcalde, Zigor Urain, Ander Garay Kirol zinegotzia eta Junkal Perez, Dorletako Amako ordezkaria.

Atzo aurkeztu zuten Dorletako Amako lagunek Arrasateko bigarren ziklo-krosa. Azaroaren 5 ean egingo dute, eta iaz baino oilar gehiago izango dira elite mailan, iaz Espainiako Kopara joan zirelako onenak. Zirkuituak ez du aldaketa handirik izango, Markuleten izango da.

Aurten ere Dorletako Amako ordezkariak gogotsu dabiltza lasterketa antolatzen. Markuleteko lursailean hasi dituzte lehenengo garbiketa lanak, datorren astera begira dena gertu egon dadin. ''Zirkuitu txukuna izan zen iazkoa, eta aldaketa txikiren bat egingo badugu ere, ia berdina izango da'', adierazi zuen Zigor Urain antolatzaileak.

Arrasateko lasterketa Euskadiko Kopako probetako bat da, eta horrek esan gura du euskal txirrindulari onenak Markuleten izango ditugu nor baino nor gehiago. Horrekin batera, Gipuzkoako Kopa egongo da Arrasaten jokoan. 

 Hala, iaz ez moduan, Aitor Hernandez, Javier Ruiz de Larrinaga,Ismael Esteban eta Kevin Suárez moduko ziklistak Markuleten lehiatuko dira aurtengoan, euretako batzuk iaz Valentzian izan zirelako, Espainiako Kopan lehian.

Ordutegiak:

  • 9:00etan masterrak (30-40-50-60)
  • 10:00etan kadeteak (neska-mutilak)
  • 11:00etan jubenilak/juniorrak (neska-mutilak) eta neskak elite/23 azpikoak
  • 12:00etan elite/23 azpikoak
  • 13:15ean sari banaketa

Aipatzekoen artean esan, elitekoen lasterketa aurretik herriko gaztetxoei zirkuituan ibiltzeko aukera emango dietela, kirol hau gertuagotik ikus dezaten: ''Izena eman beharko dute horretarako, eta eurek bizikleta ekarri, mendiko bizikletek ere balioko dute''.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak