Urtaroko eta egutegiko ondorioak kendu ondoren kalkulatzen da datu hori, eta 2015eko hirugarren hiruhilekoko eta aurtengo epe bereko datuen aldea da. Aurreko hiruhilekoarekiko %0,60ko hazkundea izan du euskal ekonomiak.
Eskaintzaren arloan, zerbitzu-sektorearen bilakaera positiboan, batik bat, eta industriaren hazkunde erritmoari eustean oinarritu da 2016ko hirugarren hiruhileko urte arteko hazkundea.
Enpleguak, lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta, %1,8ko urte arteko hazkundea izan du 2016ko hirugarren hiruhileko honetan. Hiruhileko arteko hazkundea, berriz, % 0,2koa izan da.