Maddalen Iriarte aukeratu du lehendakarigai EH Bilduk

Mirari Altube Arrese 2016ko urriaren 22a

EH Bilduko kideak Donostian elkartu dira gaur, zapatua, eta erabaki dute Maddalen Iriarte aurkeztea lehendakarigai Eusko Legebiltzarrean. Hiru lurraldetako zerrendaburuen artean bozketa egin ostean aukeratu dute Iriarte gehiengo zabalarekin.

Gaurko batzarrean 225 lagun inguru elkartu dira, horien artean hainbat debagoiendar, besteak beste, Iriarterekin batera legebiltzarrean izango diren Rebeka Ubera, Pello Urizar, Larraitz Ugarte eta Maider Otamendi. Batzarra bukatutakoan bazkaria izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak