Alderdi sendoenak bezala garbitasuna, seinaleztapena eta ingurumenarekiko eragina nabarmentzen dute. Hala ere, badaude ahulgune batzuk eta Foru Aldundia "lanean ari da horiek konpontzeko".
Inkesta lau eremutan egin da: Donostialdea, Bidasoa-Oiartzun, Oria eta Deba- Urolan. Galdera guztien erantzunak gurutzatu ondoren antzeko balorazioak ematen dira zonalde guztietan. Lurralde orekaren adierazgarri ikusten du galdeketa honen emaitza Oiarbidek: “Errepide sare orekatua daukagula eta Gipuzkoa osoari zerbitzu egokia ematen diogula adierazten du inkesta honek” azpimarratu du. “Gure proiektu nagusiak estrategikotzat ikusten dituzte, baita ere, gipuzkoarrek” gehitu du.
Dena den, badira hobetu beharrekoak, adibidez, errepideetako argiztapena edo zoruaren egoera. “Egia da errepideek inbertsioak behar dituztela, eta horren jakitun, legealdi hasieran programa berri bat sortu genuen horretarako. Azken urteetan hutsune bat zegoen errepide-zoruaren errehabilitazioan. Horregatik, ohiko zuloak konpontzeko eta abarretarako dagoen aurrekontuari, programa berri bat gehitu genion. Eta horri esker, aurten, 60 kilometro berritu ditugu eta 6 milioi euroko aparteko inbertsioa egin dugu. Beraz, bat datoz gure lehentasunak eta gidarien eskaerak” esan du Aintzane Oiarbide diputatuak.
Errepide zorua konpontzeko lanek errail mozketa ekartzen dute beraiekin eta batzuetan errepidearen norabide osoa moztu behar izaten da. “Horrelako lanak egiterakoan, eta batez ere trafiko handiko errepideetan egiten direnean, ezin dira ekidin trafiko eraginak. Aurretik planeatzen dira lanak eta beti saiatzen gara ahalik eta eragin txikiena izan dezaten. Baina batzuetan saihestezina da. Errepideetako zorua hobetu nahi badugu, eta hori nabarmentzen da inkestan, auto-pilaketak jasan beharko ditugu”, nabarmendu Bide Azpiegitura diputatuak.