Topaketara Arrasateko, Eskoriatzako, Bergarako, Antzuolako, Oñatiko eta Elgoibarko 15-20 urte bitarteko gazteak hurbilduko dira euskararen erabileran ahalduntzeko eta euren arteko sareak eta sinergiak garatzeko.
Formakuntza saioan Josu Zugasti Xusti, Mikel Ozaita eta Danele Sarriugarteren hitzaldiak entzuteko aukera izango dute. Horrez gain Euskaltzaleen Topaguneko Iñaki Telleriak Zergatik ez tailerra gidatuko du.
Antolatzaileek azaldu dutenez, jardunaldia antolatzeko ezinbestekoak izan dira Arrasateko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Kutxa Ekogunearen laguntza. Gainera, Pirritx eta Porrotx eta Uxue Alberdik ere azaldu diote euren bermea Euskal Herri mailan lehenengoz Debagoienean antolatu den jarduera horri.
Egitaraua, beheko irudian: