Iker Eskibel eskoriatzarra fitxatu du Alberto Contador fundazioak

Xabier Urtzelai 2016ko urr. 18a, 19:30

Madrilgo taldean lehiatuko da Iker Eskibel datorren denboraldian, 23 urtez azpikoen kategorian. Alberto Contador fundazioak haztea erabaki du, 2017an izango duten egutegi zorrotzari aurre hobeto egiteko, eta Eskibel da taldea indartuko duen ziklistetako bat.

Infisport proiektu arabarrak agur esan eta gero bazirudien bertako ziklista askok, gura ala ez, ziklismoa alde batera utzi beharko zutela. Alberto Contador fundazioak aditzera eman duenez, baina, talde horretako hiru txirrindularik –tartean dago Iker Eskibel eskoriatzarra– ziklismora lotuta jarraituko dute, eta baita orain arte zuzendari izan duten Gorka Belokik ere. Hala, eskoriatzarrak 23 urtez azpikoen taldean lehiatzen jarraitzeko aukera izango du: "Egutegi zorrotza izango dugu, lasterketa asko daude, eta taldeak lehiakorra izan gura du leku guztietan. Hala, egindako azken fitxaketek horretan lagunduko digute, eta noski, baita Gorka Belokik ere, kategoria honetan esperientzia handia duen gizona; izan dituen baliabideekin bere taldeak oso itxura polita erakutsi du", adierazi du taldeko manager Fran Contadorrek, Alberto Contadorren anaiak.

RH+/POLARTEC Under-23 Team

Hala, amateur mailako taldean jarraitzen dutenak dira: Miguel Angel Ballesteros, Joan Bou, Juan Camacho, Daniele Cantoni (Italia), Sergio Hernandez, Juan Pedro Lopez, Diego Pablo Sevilla eta Fran Perez. Eta, gizon hauekin indartu dute taldea: Isaac Cantón, Iker Eskibel, Harrison Jones (Britainia Handia), Jorge Pastor eta Daniel Viegas (Portugal).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak