Mondrak eta lider dagoen UDAk etxean jokatuko dute asteburuan

Xabier Urtzelai

Ohorezko erregiona mailan bost jardunaldi behar izan ditu UDAk sailkapeneko lehenengo postura salto egiteko –bost garaipen–. Hala, domekan (16:30) Martuteneren bisita izango dute Ibarran. Bosgarren dagoen Mondrak ere etxean jokatuko du, zapatuan (16:30) puntu bakarrera dagoen Hernaniren kontra. 

Aloña Mendi, berriz, Oiartzunen ahaleginduko da denboraldiko lehen garaipena bilatzen (zapatua, 16:15, Oiartzun). Eta erregional preferentean Bergarak Tolosan jokatuko du (zapatuan 15:30ean). Lehen erregional mailan, azkenik, Antzuolak Eibartarraken kontra jokatuko du, Unben.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak