#KaleAtzegizale lelopean adimen desgaitasuna duten pertsonen egunerokoa errazten duten jarrera positiboak eskertu gura dituzte 2016ko sentsibilizazio kanpainarekin, eta bide batez, horiek ikusarazi. Horren berri ematen dabiltza azken asteotan, eta bihar Debagoienera iritsiko dira. Antzuolan elkartuko dira eskualdeko atzegizaleak eta horien senideak, eta aurkezpenaren ostean jokoak izango dituzte eskolako kantxan.
Argazkiak atera eta bidali
Adimen desgaitasuna duten pertsonek, marko baten laguntzarekin, argazkiak aterako dituzte euren inguruneko kaleatzegizaleekin, hau da, egunerokoa errazagoa egiten dieten pertsona horiekin. Argazki horiek Atzegira bidali eta sare sozialetan jarriko dituzte atzegizaleak ikusgai egiteko.