'KaleAtzegizale' kanpaina aurkeztuko dute Debagoieneko Atzegiko kideek bihar, Antzuolan

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 14a, 10:21

Atzegiko kideak iaz, Antzuolan, jolasean.

"Atzegizaleen keinu txikiek alde handia suposatzen dute adimen desgaitasuna duten pertsonen egunerokoan", diote Atzegiko kideek, horregatik aurtengo kanpaina KaleAtzegizale leloaren baitan egingo dute "kalea atzegizaleagoa izatea" lortzeko. Hori aurkeztuko dute bihar, 10:30ean, Antzuolako eskolako kantxan.

#KaleAtzegizale lelopean adimen desgaitasuna duten pertsonen egunerokoa errazten duten jarrera positiboak eskertu gura dituzte 2016ko sentsibilizazio kanpainarekin, eta bide batez, horiek ikusarazi. Horren berri ematen dabiltza azken asteotan, eta bihar Debagoienera iritsiko dira. Antzuolan elkartuko dira eskualdeko atzegizaleak eta horien senideak, eta aurkezpenaren ostean jokoak izango dituzte eskolako kantxan.

Argazkiak atera eta bidali

Adimen desgaitasuna duten pertsonek, marko baten laguntzarekin, argazkiak aterako dituzte euren inguruneko kaleatzegizaleekin, hau da, egunerokoa errazagoa egiten dieten pertsona horiekin. Argazki horiek Atzegira bidali eta sare sozialetan jarriko dituzte atzegizaleak ikusgai egiteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak