Hauek dira Udako Argazkien XII. Goiena Lehiaketako irabazleak

Goiena 2016ko urr. 14a, 09:24

Alaine Roa (Arrasate), Angel Aiastui (Aretxabaleta) eta Zigor Kintana (Leintz-Gatzaga) izan dira hiru saridunak. Gainera, Mirian Campok lortu du herritarren saria.

Ilunabarra. Alaine roa arrasatearrak Orioko Asia hotelean zirkuitu termala eta bazkaria edo afaria irabazi du Arrasate Bidaiak-en eskutik, Gili Trawagan uhartean ateratako argazki honi esker.

Lasai. Angel Aiastui aretxabaletarrak Kindle-a irabazi du Arrasateko Eroski Hipermerkatuaren eskutik, Parisen ateratako argazki honi esker. Bertan Jone eta Ane Eiffel dorreari begira azaltzen dira.

Oporretako azken jolasak. Zigor Kintana gatzagarrak Donostian ateratako argazkiari esker bi pertsonendako afari edo bazkaria irabazi du Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean.

Mikel Paradisuari begira. Mirian Campok irabazi du herritarren saria, Koh Samuin ateratako argazkiarekin. Munduko kafe ezberdinen otarra irabazi du Arrasate Karibu dendaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak