'Pazko uharteko enigmak' eta 'Zinea, hizkuntza eta hezkuntzaren mugak' hitzaldiak UNEDen eskutik

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko urr. 13a, 14:23

Datorren asteartean, urriak 18, honako bi hitzaldi hauek izango dira: Pazko uharteko enigmak Juan Mari Garatek eskainia eta Zinea, Hizkuntza eta Hezkuntzaren Mugak Alberto Gorritiberearen eskutik. Biak 19:00etan Dr. Camino Aretoan (Donostiako abuztuak 31 kalean).

UNED-Bergarak 40 urte betetzen ditu eta, ibilbide hau ospatzeko Gipuzkoako gizartearekin batera partekatzeko egitasmo desberdinak burutu ditu. Horien artean, hitzaldi ziklo bat antolatu du, eta datorren urriaren 18an, asteartea, Donostian egitasmo honen inguruan honako bi hitzaldi hauek izango dira: Pazko uharteko enigmak Juan Mari Garatek eskainia eta Zinea, Hizkuntza eta Hezkuntzaren Mugak Alberto Gorritiberearen eskutik.

Interesatuak daudenak, asteartean, urriak 18, arratsaldeko 19:00etan Kutxabankeko Dr. Camino aretora hurbildu daitezke (Abuztuaren 31 kalea, Donostia). Sarrera doan izango dira eserleku guztiak bete arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak