Juanjo Alvarezen saio bana urriaren 17an eta 19an, Goienagusi elkartearen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urr. 10a, 16:13
Juanjo Alvarez.

Goienagusi elkartearen 2016-2017 ikasturtearen barruan, EHUko katedradun Juanjo Alvarezek bi hitzaldi eskainiko ditu datorren astean, urriaren 17an eta 19an. Bi saioak Bergarako osoko bilkuren aretoan izango dira, 10:00etatik 12:15era. Bi hitzaldiak irekiak izango dira, eta gaztelaniaz.

Alvarez Bergarako UNEDeko zuzendari ohia da eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean Nazioarteko zuzenbide katedradun lanetan dihardu. Orain gutxi Eusko Ikaskuntza Saria jaso zuen. Nahiz eta Irakaskuntzan aritu, abokatu ospetsua ere bada eta Euskal Herriko zuzenbide foraleko proiektu garrantzitsuetan parte hartu izan du. 

Goienagusik hitzaldi hauetan parte hartzera gonbidatu gura du herritar oro.    

Alvarezen hitzaldien izenburuak honako hauek izango dira:

-Urriaren 17ko saioa: El TTIP / Acuerdo entre EEUU y UE.

-Urriaren 19ko saioa: Derecho de familia / Cuestiones controvertidas

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak