Debagoieneko ESIko Osabidetik gogora ekarri dutenez, txertoa hartu beharko dute 65 urtetik gorako guztiek, eta baita gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik beherakoek ere: diabetesa, edo bihotzeko, biriketako, giltzurrunetako zein bestelako gaixotasunen bat dutenentzat. Haurdun dauden emakumeek ere hartu beharko dute.
Txertoa hartzeko leku eta orduak
-Arrasateko anbulatorioan, astelehenetik egubakoitzera, aurretik txanda hartuta.
-Arrasateko zaharren egoitzetan egun hauetan, 12:00etatik 13:00etara:
- Urriak 19 (eguaztena): San Andres Etxaluze eraikina
- Urriak 20 (eguena): Santa Marina
- Urriak 21 (egubakoitza): Uribarri
- Urriak 24 (astelehena): Musakola
-Etxean dauden ezinduak euren medikuarekin edo erizainarekin harremanetan jar daitezke txertoa etxean hartzeko.
Bestalde, Aramaion, txertoa hartu behar duten herritarrak kontsultategira joan ahalko dira astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 13:00etara.