'Adin-adin' bertso saioak hasi dituzte nagusien egoitzetan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko urr. 10a, 09:48

Aurten, Arrasateko Iturbide egoitzan (urriak 19), Bergarako Mizpirualden (urriak 26) eta Aramaion (data zehazteko dago oraindik) ere egingo dira bertso saioak.

Herenegun eman zitzaion hasiera Tolosako Uzturre zahar etxean 'Adin-adin' egitasmoaren lehendabiziko saioari eta beste 12 egingo dira Euskal Herriko zahar etxeetan urria eta abendua bitartean. Gipuzkoan, hirugarren urtez segidan egingo da proiektua.

Aurten heldu gehiagorengana iritsiko da proiektua, eguneko zentroetako adinekoak zahar etxeetara hurbilduko baitira. Horretaz gain bi saio gehiago egingo dira, Elizondon eta Aramaion hurrenez hurren.

Metodologia bereziarekin lantzen dira bertso saio hauek. Aurrez zahar etxeetako dinamizatzaile eta animatzaileek lanketa berezi bat egiten dute bertso zahar eta kantu herrikoien inguruan egoiliarrekin, horrela bertsolariak doazenerako parte-hartzea aktibatzeko. Egoitza bakoitzera bi bertsolari joaten dira, ahal bada eskualdekoak, ezagutzagatik, bi belaunaldi ezberdinetakoak eta gizonezko eta emakumezko bat izatea ere ahalbidetzen da.

Bertso saioen egutegia:

1.- Tolosa. Urriak 4. Uzturre egoitza. 17:00. Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso.

2.- Lazkao. Urriak 14. Txindoki egoitza. 17:00. Gema Urteaga eta Iñaki Murua.

3.- Donostia. Urriak 19. Zorroaga Egoitza, 17:30. Ane Labaka eta Andoni Egaña.

4.- Arrasate. Urriak 19. Iturbide egoitzan. 17:00 Jexux Mari Irazu eta Maider Arregi.

5.- Azkoitia. Urriak 20. San Jose egoitza. 17:00. Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso

6.- Tolosa. Urriak 25. Iurramendi egoitza. 16:30.  Oihana Iguaran eta Anjel Mari Peñagarikano.

7.- Bergara. Urriak 26. Mizpirualde egoitzan. 17:30.Maider Arregi eta Jexux Mari Irazu.

8.- Errenteria. Urriak 26. Jesusen Bihotza egoitza. 17:30. Alaia Martin eta Andoni Egaña.

9.- Beasain. Urriak 28. Arangoiti egoitzan. 17:00 Iñaki Murua eta Gema Urteaga.

10.- Azpeitia. Azaroak 8. San Martin egoitza. 17:00. Juan Joxe Eizmendi “Loidisaletxe” eta Beñat Lizaso

11.- Elizondo. Azaroak 18. Francisco Joaquin Iriarte egoitza. 17:30. Alazne Untxalo eta Andoni Egaña.

12.- Oiartzun. Abenduak 13. Petra Lekuona egoitza. 11:00. Exteban Martiarena eta Jon Martin.

13.- Aramaio. Abenduan izango da baino data zehaztear dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak