Golik gabe amaitu da Mondra eta Bergararen arteko derbia

Eneko Azurmendi 2016ko urr. 9a, 19:19

Derbi lehiatua izan arren, inork ere ezin izan du markagailuan aurre hartu eta, azkenean, golik gabe amaitu da partidua. Etxekoek aukera bikaina zuten, goizean irabazi duen Arizmendirekin batera, sailkapeneko lehenengo postua eskuratzeko. Hala ere, berdinketa ez da nahikoa izan horretarako.

Bergarari dagokionez ere, beharrezkoak zituen hiru puntuak, sailkapeneko azken postuetatik ihes egiteko. Berdinketa honekin, ordea, behealdean jarraituko dute bergararrek, bi punturekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak