Zortzi gunek osatzen dute Durangoko Azoka, bakoitza bere egitarauarekin: Areto Nagusia, Kabi@, Ahotsenea, Plateruena, Saguganbara, Irudienea, Szenatokia eta Azoka TB.
Azken gune horri begira, musikariek eta diskoetxeek bideoklipak bidaltzeko aukera dute, gainontzeko guneen epe berbera errespetatuz, hau da, urriaren 16a baino lehen.
Jarraibide guztiak, bertan
Proposamenak azokako web orrira bidali behar dira, www.durangokoazoka.eus helbidera, alegia. Bertan daude azalduta izena emateko jarraibideak zeintzuk diren.
Hori bai, Ahotsenea gunearen kasuan, gainontzekoetan ez bezala, proposamenak e-postaz bidali beharko dira, helbide honetara: info@ahotsenea.net.
Iazko edizioan 250 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu ziren Durangoko Azokako guneetan: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, hitzaldiak, antzezlanak eta beste.
Gunez-gune aurkezpen irizpideak
Gune bakoitzean aurkez daitekeenaren gida laburtxoa:.
Areto Nagusia: 30 minutuko tarteak dira, argitalpenak zein proiektuak aurkezteko.
Azoka TB: Bideoklipak, booktrailerrak... bidal daitezke.
Ahotsenea: 30 minutuko tarteak dira, euskarazko literatura eta musika aurkezpenak.
Irudienea: Euskarazko ikus-entzunezko lanak.
Kabi@: Kultura digitalarekin lotuz, esperimentazioa, sormena, erakusketak, tailerrak, proiektuak, topaketak, partehartzea, eztabaidak...
Saguganbara: Idazleen aurkezpenak, tailerrak eta ekintza bereziak antolatzen dira,
irakurketa aktiboa bultzatzeko. Publiko gaztetxoa.
Plateruena: Gaueko kontzertuak. Eguneko animazio proposamenak aztertuko dira.
Szenatokia: Arte eszenikoen topalekua. Antzerki Maratoian beren obraren zati bat erakutsiko duten taldeek parte hartu dezakete -profesionalak zein amateurrak-. Informazio gehiago http://bit.ly/2ckurQr