Kilometroak 2016 Bergara

Oiartzungo Haurtzaro ikastolak irabazi du erronka

Oiartzungo Haurtzaro ikastolako gazteak pozik saria eskuan dutela.

2.000 euroko saria eskuratu dute Kilometroak jaiaren barruan jokatutako erronkan. Tolosako Laskorain ikastolari irabazi dio finalean. Hirugarren Ordiziako Jakintza ikastola izan da.

DBHko 2. zikloko 20 bat taldek hartu dute parte. Goizean barrena bi proba egin dituzte eta arratsaldeko lehen orduan errepeska eta finala. Esandako moduan Oiartzungo eta Tolosako ikastolak iritsi dira finalera, eta azkenean, Oiartzungo Haurtzaro ikastolako neska-mutikoek eroan dute saria.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.