Kilometroak 2016 Bergara

Geroago eta jende gehiago dabil ibilbidean

Herritarrak ibilbidean barrena.

Goiza aurrera doa eta geroago eta jende gehiago ari da hurbiltzen Bergarara, Kilometroak jaira. Ia bost kilometrorekin, ibilbide lau eta erosoa diseinatu dute antolatzaileek. Ibilbidean barrena bost gune daude eta horietako bakoitzean egun osoan gozatu eta ondo pasatzeko moduko ekitaldi ugari, adin guztietarakoak.

Ibilbidea herriguean zehar dihoa, eroso egin nahi izan dute-eta. Gainera, inklusibitatea oso aintzat izan dute diseinatzerako orduan, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontuan izanda. Eguraldia lagun, aitzakiarik ez dago Bergarara ez hurbiltzeko.

Erlazionatuak

Geroago eta jende gehiago dabil ibilbidean

Bergara

Goiza aurrera doa eta geroago eta jende gehiago ari da hurbiltzen Bergarara, Kilometroak jaira. Ia bost kilometrorekin, ibilbide lau eta erosoa dis...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.