Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

EH Bilduk Bizkaiko azken eserlekua lortu du, inpugnazioek aurrera egin ostean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 30a, 17:13

Leire Pinedo (EH Bildu) eta Mikel Arruabarrena (EAJ).

Bizkaian 12 eserleku lortu zituen EAJk eta 4 EH Bilduk domekako datuen arabera, baina ezker abertzaleko koalizioaren inpugnazioak aurrera egin du, eta azkenean 11 eskuratu dituzte jeltzaleek, eta 5 EH Bilduk.

Mikel Arruabarrenari (EAJko Bizkaiko zerrendetan 12. hautagaia) egokitzen zitzaion eserlekua, beraz, EH Bilduko Leire Pinedorendako izango da (5. EH Bilduko Bizkaiko zerrendan).

Bizkaiko 25. eserlekua dantzan ibili zen EAJren eta EH Bilduren artean hauteskunde gauean, eta azken emaitzarekin, 28 legebiltzarkide lortu dituzte jeltzaleek Eusko Legebiltzarrean, eta 18 EH Bilduk.

Gehiengoei dagokionez ere, gauzak asko aldatu ditu eserleku mugimendu honek. Izan ere, EAJk izan izango du lortu gehiengo osoa PSE-EErekin ezta PPrekin (bakoitzak 9 eserleku ditu), gobernua eratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak