Milioi batetik gorako zorra dutenen zerrendak kaleratu dituzte Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek. Guztira, 237 zergapeko identifikatu dituzte. 62 Gipuzkoan, 149 Bizkaian eta 26 Araban.
Debagoienari dagokionez, Gipuzkoako zerrendako zordun handiena da Fagor Etxetresnak, ia 16 milioi eurorekin. Aretxabaletako Laminados de Aretxabaleta S.A.enpresak bost milioitik gorako zorra du, eta milioi bat pasa Legution dagoen, baina Arrasatekoa den Mekanikalan S.L..