Arrasateko Atletismo Eskolan gazte gehiagorendako lekua dute

Xabier Urtzelai 2016ko ira. 30a, 09:21

Mojategin hasi dute denboraldia, Atletismo Eskolakoek hasi dituzte entrenamendu saioak, baina klubetik aditzera eman dute oraindik gazte gehiago hartzeko moduan daudela. Eguaztenetan eta egubakoitzetan egiten dituzte entrenamendu saioak, 18:00etatik 19:00etara.

"Adinen araberako multzoak egiten ditugu, eta oraindik lekua dugu gaztetxo gehiagorendako. Horrenbestez, atletismoa poliki-poliki gertuagotik ezagutu gura dutenek ez dezatela zalantzarik izan, eta gerturatu daitezela Mojategira, bertan azalduko diegu zein den Atletismo Eskolaren funtzionamendua", adierazi du Fernando Zufiriak. Eskolakoak eguazten eta egubakoitzetan entrenatzen dira (18:00-19:00). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak