Kilometroak 2016 Bergara

Kilometroak egunean Bergarara bizikletaz

Goiena 2016ko ira. 30a, 09:21
Aranzadi ikastolako eta AMPO txirrindulari taldeko kideak Bergarako bidegorrian.

Aranzadi Ikastolak, kilometroak 2016ren antolatzaileak, dei egin die Debarroko herritarrei, bizikleta erabil dezaten Bergarara hurbiltzeko igandean, Kilometroak egunean. martxak antolatuko dira Arrasate, Oñati, Antziuola eta Soraluzetik.

Bizikleta martxak

Aranzadi Ikastolak, kilometroak 2016ren antolatzaileak, dei egin die Debarroko herritarrei, bizikleta erabil dezaten Bergarara hurbiltzeko igandean, Kilometroak egunean. Hala, modu "eroso, jasangarri, osasungarri eta merkeenean" mugitu ahalko dira herritik herrira. Debagoienean zein Debabarrenean, elkarren artean bidegorri bidez lotuta daude ia herri guztiak. Horrek ahalbidetzen du autoa edo bus publikoa erabili behar ez izatea garraiatzeko. "Eguraldia ere lagun izango dugula ematen du; hortaz, igandean, erabili bizikleta" esan du Ekaitz Aranberri Kilometroak 2016ko koordinatzaileak.

Hala, igandean, Arrasate, Oñati, Antzuola eta Soraluzetik antolatuko dituzte bizikleta martxak. Bi martxa izango dira herri horietatik. Bata, 09:00etan aterako da; bestea, 10:30ean. Antzuolatik, bigarrena, 10:00etan aterako da.

Arrasaten, Eroskiko aparkalekutik abiatuta; Oñatin, Etxe Aunditik; Antzuolatik, plazatik, eta, Soraluzetik, bidegorri hasieratik.

Txirrindulari talde, zale eta AMPO talde ziklistaren laguntza izango dute bizikletan garraiatzera animatzen direnak.

Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta AMPO kooperatibak Kilometroak 2016 jaiari egin dieten ekarpenari esker, Bergaran, Agorrosingo kirolgunearen aurrealdean eta Labegaraietan, Kilometroak 2016ko ibilbidearen iparraldean eta hegoaldean, egokitu dira bizikletentzako aparkalekuak. AMPO taldeko txirrindulariak Bergaran izan dira oraingo astean bidegorria bertatik bertara iksten, Aranzadi Ikastolako ikasle batzuekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak