Aloña Mendiko pilota sailak antolatuta, profesional mailako pilota partidua jokatuko da Zubikoa kiroldegian eguenean. Partidu hauek, lau t’erdiko txapelketarako Aspe etxeko azken pilotaria aukeratzeko aurrekoak izango dira, beste bostak aukeratuta daude-eta: Irribarria, Altuna III, Ezkurdia, Julen Retegi eta Gorka. Hala, asteburuan min hartu eta gero Elezkanok ezingo du Oñatin jokatu, eta Jaunarenak beteko du haren lekua. Hala, Aitor Mendizabalek Leitzako pilotaria izango du aurrean, eta partidu hori irabazten badu urriaren 4an Jaka izango du zain Agurainen. Partidu horretako irabazlea sailkatuko da Lau t'erdikora.
San Mateotako irabazle Rezusta ere Oñatin
Bestalde, Lau t'erdikoaren aurretik eskuz binako txapelketa jokatuko dute, eta hor San Mateotan erakustaldia eman zuen Beñat Rezustak jokatuko du, Ugalderekin bikotea osatuta. Aurrean izango dituzte Jaka eta Barriola.
Kartela:
Partidua Zubikoa kiroldegian izango da irailaren 29an, 17:00etan. Jokatuko diren partiduak dira:
Eskuz binaka:
-
Jaka - Barriola / Ugalde - Rezusta.
Lau t'erdikoaren barruan:
- Jaunarena - Mendizabal.
Horrez gain hirugarren partidu bat ere izango da, hau bikoteka ordea:
- Dario - Urruzola / Elordi – Erostarbe