Zortzi legebiltzarkide eskuratu ditu EAJk Araban, 2012ko hauteskundeetan baino bat gehiago, eta lurraldeko lehen indarra izaten segitzen du, 2.118 boto gehiago eskuratuta. Legebiltzarkide bat galdu du, berriz, EH Bilduk, eta 2012an lortu zituen 6 legebiltzarkidetatik 5 izatera pasatu da. Baina 7.390 boto gutxiago eskuratu ditu, eta ondorioz, bigarren indarra izatetik, hirugarren indarra izatera pasatu da. PP da orain bigarren indarra, 5 eserlekurekin. Boto gehien galdu duen alderdia, baina, PSE-EE da, 10.857 galdu ditu, eta 6 eserleku eskuratzetik 3 eserleku izatera pasa da.
2016: Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak
-
Errolda: 248.580
-
Abstentzioa: %38,91
-
Baliogabeak: 1.115
-
Zuriak: 1.074
-
Banatu beharreko eserleku kopurua: 25
-------
-
EAJ: 42.234 (%28,21), 8 eserleku
-
PP: 27.812 (%18,58), 5 eserleku
-
EH BILDU: 26.803 (%17,90), 5 eserleku
-
ELKARREKIN PODEMOS: 24.299 (%16,23) 4 eserleku
-
PSE-EE: 19.501 (%13,02), 3 eserleku
-
C,S: 4.754 (%3,17)