Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

EAJk alde handiarekin irabazi ditu hauteskundeak Bizkaian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 25a, 23:12

Alderdi jeltzaleak 238.441 boto jaso ditu (12 legebiltzarkide) eta EH Bildu izan da bigarren alderdi bozkatuena, 99.270 botorekin (4 legebiltzarkide). Lau legebiltzarkide izango ditu ere Elkarrekin Podemosek, 84.034 botorekin. PSE-EEk 66.376 boto jaso ditu eta 3 legebiltzarkide izango ditu Bizkaitik legebiltzarrean, eta PPk 54.923 botorekin 2 legebiltzarkide izango ditu. Ciudadanosek 10.912 boto jaso ditu, baina ez du legebiltzarkiderik izango Gasteizen.

Ekaineko hauteskundeetan, Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeetan, koalizio morea izan zen nagusi botoetan, baina oraingoan, EAJ izan da alderdi bozkatuena.

2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, berriz, EAJ izan zen alderdi bozkatuena 230.204 botorekin eta 11 legebiltzarkide lortu zituen. EH Bilduk 128.644 (%21,47) boto eta 6 eserleku eskuratu zituen, eta PSE-EEk 113.536 botorekin (%18,95), 5 eserleku lortu zituen. PPk 70.749 boto (%11,81) eta 3 eserleku lortu zituen. Eserleku barik gelditu ziren Izquierda Unida, 16.109 (%2,69) botorekin, UPyD 10.855 (%1,81) botorekin eta Ezker Batua-Berdeak 9.817 (%1,64) botorekin.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak