Gipuzkoan: EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, aurreko legegintzaldiko 9 eserlekuak edo bateren bat gehiago lortuta; EH Bildu izango litzateke bigarren indarra, 7 edo 8 ordezkari eskuratuta; Elkarrekin Podemosek 4 edo 5 parlamentari lortuko lituzke; Alderdi Sozialista bost legebiltzarkide izatetik hiru izatera pasatuko litzateke; eta PP, bi izatetik bakarra izatera. EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP izango dira azken eserlekua lortzeko lehian.
Bizkaian: EAJk 11-12 eserleku eskuratuko lituzke, bigarren indarra Elkarrekin Podemos izango litzateke eta hirugarren EH Bildu. Bi alderdiek 4 edo 5 eserleku hartuko lituzkete. PSE-EE bost eserlekutik 2 edo 3ra pasatuko litzateke, eta PPk 2 lortuko lituzke (lehen 3 zituen).
Araban: EAJ 7 edo 8 eserleku lortuko lituzke, Elkarrekin Podemos izango litzateke bigarren bost eserlekurekin eta EH Bildu hirugarren 5 eserlekurekin ere. PP laugarren izango litzateke 4 eserlekurekin. PSE-EEk 3-4 lortuko lituzke eta Ciudadanosek 0-1.