Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

Zazpi debagoiendar Legebiltzar berrian

Goiena 2016ko ira. 25a, 22:30

Zazpi legebiltzarkide debagoiendar izango dira Gasteizko ganbera berrian. EH Bilduk lau izango ditu, EAJk bi eta PSE-EEk bat. Guztiak Gipuzkoatik, EAJko bat izan ezik, hura Arabatik. EH Bildukoak, honako hauek: Pello Urizar, Rebeka Ubera, Larraitz Ugarte eta Maider Otamendi. EAJkoak, Aitor Urrutia eta Luis Javier Telleria, eta Rafaela Romero PSE-EEkoa.

Pello Urizar (EH Bildu)

Arrasate, 1968. Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia da 2009tik. Elektronika eta informatika ingeniaritza ikasketak egin ditu eta kooperatibetan trebatua da. 1996tik 1998ra Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusia izan zen. 1995tik 1997ra eta 2000tik 2007ra Arrasateko zinegotzi izan zen. Legebiltzarkide izan da Eusko Legebiltzarreko X. Legengitzaldian (2011-2016).

Rebeka Ubera (EH Bildu)

Elgeta, 1972. Magisteritzan lizentziaduna da, heziketa fisikoan eta haur hezkuntzan hain zuzen. 2007-2011: Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea. 2014ko azarotik, Aralarko idazkari nagusia da, Patxi Zabaleta ordezkatuz. Legebiltzarkide izan da Eusko Legebiltzarreko X. Legengitzaldian (2011-2016).

Larraitz Ugarte (EH Bildu)

Oñati, 1976. Zuzenbidean doktorea, kriminologian aditua eta Soziologia Juridiko zein Mediazio Familiarreko diplomatua da. EHUko irakaslea da enpresaritza eta zuzenbidean. Mugimendu feministan militatu izan du. 2011tik 2015era Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegiturak eta Mugikortasun Foru Diputatua izan da eta erakunde horretako bozeramailea

Maider Otamendi (EH Bildu)

Eskoriatza, 1976. Ingeniaria da eta hiru seme alaba ditu. Orendainen jaioa da, baina Eskoriatzan bizi da. Hiru agintalditan Eskoriatzako zinegotzi izan da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Finantza eta Aurrekontu alorreko zuzendari izanekoa da.

Aitor Urrutia (EAJ)

Eskoriatza, 1973. 2015eko irailaren amaieraz geroztik legebiltzarkidea da (Maria Eugenia Arrizabalaga ordezkatu zuen zeregin horretan). Eskoriatzako EAJren alkategaia eta zinegotzia izan da aurreko bi agintaldietan, 2007tik 2014ra bitartean, hain justu ere.

Luis Javier Telleria (EAJ)

Antzuola, 1957. Biologian eta ekologian doktorea EHU-n, 1984tik. Azti-Tecnalia eta Neiker-tecnaliako zuzendari izandakoa 1987tik 1990ra. Legebiltzarkide izan da Eusko Legebiltzarreko X. Legengitzaldian (2011-2016).

Rafaela Romero (PSE-EE)

Quintana de la Serenan (Badajoz, 1972) jaioa, gaztaroa Arrasaten eman zuen eta zinegotzi izatera heldu zen (1995-1998). Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea 2007-2011 legegintzaldian. Sozialisten bozeramaile izan da Gipuzkoako Batzar Nagusietan 2011-2016.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak