Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeen dispositiboaren zehaztasunak eta hauteskunde-prozesuarekin lotzen diren kopuru guztiak eman dituzte aditzera gaur Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eta Eugenio Artetxe Hauteskunde Prozesuen zuzendariak, lehendakaritzan egindako prentsaurrekoan.
Bertan, boto kontaketa 22:30etarako amaituta egotea espero dutela adierazi du segurtasun sailburuak.
Hainbat zifra esanguratsu
1,783.414 pertsonek dute bihar botua emateko aukera horretarako prestatuko 2.593 mahaietan. Guztira 720 hautesleku egongo dira Euskal Autonomi Erkidegoan zehar, 18.100.000 botu paperekin eta 1.500.000 gutun azalekin.
Eusko Jaurlaritzatik 3.000 pertsonako dispositiboa prestatu dute emaitzak jaso eta ondoren herritarrei helarazteko. Dena behar bezala doala kontrolatzeko ertzainen eta udaltzainen artean 5.000 pertsonako lan-taldea ariko da lanean.
Posta bidezko botua gora
56.400 eskaera jaso ditu Eusko Jaurlaritzak posta bidez botua emateko. Aurreko urtean 5.000 gutxiago izan ziren, beraz aurten %9,72 egin du gora aldez aurretik postaz botua emango duten herritarren kopuruak.